III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
UHARTE-ARAKIL
UO-18 unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsirik
Udalak, 2001eko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Uharte-Arakilgo UO-18 unitatea urbanizatzeko proiektua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatuarekin bat, urbanizazio proiektu hori jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Uharte-Arakilen, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.
Iragarkiaren kodea: A0111419