140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Abuztuaren 9ko Alkatetzaren 93/2001 ebazpenaz, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 938. lurzatiaren xehetasun azterlana (Sargaitz industrialdea), Trefilados de Navarra, S.A. enpresak aurkeztua, non lurzati horretan eginen diren eraikuntzen lerrokadurak zehazten baitira.

Jendaurrean egon zen hamabost eguneko epean, iragarkia 2001eko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 24koan, argitaratu ondoren, eta inork ez zuen alegaziorik aurkeztu. Halatan, Udalak, 2001eko urriaren 24an egin osoko bilkuran, xehetasun azterlan hori behin betikoz onestea erabaki zuen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharte-Arakilen, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0111418