140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Zehapen espedienteen jakinarazpena

Ondotik laburtzen diren zehapen espedienteak ireki direla jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Salatua: Manuel Antonio Troya Guirado (45.278.927). Irekitze data: RMA 2001eko irailaren 27a (7/MA). Arau- haustearen arrazoia: 904/2001 espedientea, zakurra lotu gabe eramatea Lezkairuko Zalduan. Isunaren zenbatekoa: 15.000 pezeta. Arau urratuak: 7/94 Foru Legearen 24.2h artikulua.

Salatua: Ana Ojer Eguaras Ezponda (33.435.057). Irekitze data: RMA 2001eko irailaren 11 (13/MA). Arau-haustearen arrazoia: 1.350/2001 espedientea, zakurraren gorozkiak ez biltzea, Iratxeko Monasterioa kalean. Isunaren zenbatekoa: 15.000 pezeta. Arau urratuak: 7/94 Foru Legearen 24.2i artikulua.

Salatua: Pedro Pablo Montaño Ezponda (44.610.394). Irekitze data: RMA 2001eko irailaren 11 (7/MA). Arau- haustearen arrazoia: 1.222/01 espedientea, zakurra lotu gabe eramatea Tomás Caballero parkean. Isunaren zenbatekoa: 15.000 pezeta. Arau urratuak: 7/94 Foru Legearen 24.2h artikulua.

Espedientatuak, hamabortz egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, alegazioak nahiz probak proposatu eta agiriak nahiz argibideak aurkezten ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea interesatuen eskura egonen dela Ingurugiro eta Osasun Alorrean, San Saturnino, 2, eta han aztertzen ahalko duela astegunetan, goizeko zortzietatik eguerdiko ordu biak arte.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0111393