140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Lagun egiteko animaliak edukitzeko ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak Lagun egiteko animaliak edukitzeko ordenantzako aldaketa onetsi zuen behin betikoz, 2001eko urriaren 24ko osoko bilkuran. Hona hemen aldaketa:

1.-5. artikuluan idatz-zati berria erantsi da, honela dioena:

"Horrez gain, arraza arriskutsuetako zakurrek muturrekoa eraman beharko dute".

2.-14. artikuluan idatz-zati berria erantsi da, honela dioena:

"Zakurrak halako barrutietan badaude eta jabeek ezin badituzte haien zaunkak isildu 22:00etatik 8:00etara bitarte, hirigunetik atera beharko dira, lehen arau-hauste oso larri egin eta beranduenez ere 60 eguneko epean".

3.-17.1 e) artikulua aldatu eta honela gelditu da:

"e) Zakurrak muturrekoa eramateko obligazioa izan eta halakorik ez eramatea".

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. arikulua betez.

Azkoienen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0111385