140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

"El Escopar" industrialdeko U-5 sektorearen 2. unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2001eko urriaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen José Miguel Asín Olavek sustaturiko xehetasun azterlana, Azkoiengo Arau Subsidiarioetako "El Escopar" industrialdeko U-5 sektorearen 2. unitateari dagokiona. Azterlanaren xedea da unitatearen lerrokadurak aldatzea.

Onespena jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Azkoienen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0111384