III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
Arau Subsidiarioetako aldaketa, 11. poligonoko 535. lurzatian
Azkoiengo Udalak, 2001eko urriaren 24ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalak berak Arau Subsidiarioetan sustatu duen aldaketa, 11. poligonoko 535. lurzatiko b), h) eta i) azpilurzatien kalifikazioa aldatu eta nekazaritzako ekoizpen ertaineko lurzoru bihurtzeko.
Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 115.2 eta 117.1 a) artikuluekin bat.
Azkoienen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.
Iragarkiaren kodea: A0111383