140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Lehiaketa, Azkoiengo Gizarte Etxerako altzarien erosketa adjudikatzeko

Azkoiengo Udalak lehiaketarako deia egin du, Azkoiengo Gizarte Etxerako altzarien erosketa adjudikatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratazio mota: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Hasierako prezioa: 3.611.402 pezeta (21.704,96 euro), BEZa barne.

Entregatzeko epea: hilabete bat.

Behin-behineko bermea: 72.228 pezeta (434,10 euro).

Dokumentazioa: klausula administratiboen pleguko VII. oinarrian agertzen da.

Eskaintzak klausula administratiboen pleguan ezarritako moduan aurkeztuko dira, hogeita seigarren egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

"Agiriak" izeneko B kartazala irekiko da proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean, azken egunean fax bidez proposamenik aurkezten ez bada; bestela, hirugarrenaren beharrean, bosgarren egunean.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: "Agiriak" izeneko 1. kartazala ireki ondoko hirugarren eguneko arratsaldeko ordu batean.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Azkoienen, bi mila eta bateko urriaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0111346