III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikorako deialdia, airearen kalitatea jarraian kontrolatzeko estazio bat erosi, muntatu eta instalatzeko, Iruñeko Udalaren Osasun eta Ingurugiro Alorrarentzat
Udalak 2001eko urriaren 18an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, lizitaziorako dei egiten da, airearen kalitatea jarraian kontrolatzeko estazio bat erosi, muntatu eta instalatzeko, Iruñeko Udalaren Osasun eta Ingurugiro Alorreko Ingurumen Osasuneko Ikuskatzailetza Zerbitzuarentzat.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.
Aurrekontua: 18.000.000 pezeta (108.182,18 euro)
Proposamenen aurkezpena: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean, hogeita zazpi egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, pleguko 9. klausulan xedatutakoari jarraikiz.
Klausula ekonomiko-administratiboen eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Udalaren Argibide Bulegoan (Merkatuko kalea, 7 eta 9-1.a, Marceliano etxea).
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0111345