III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoaren deialdia, Iruñeko Zaragoza etorbideko argi publikoak moldatzeko. Akats zuzenketa
Iruñeko Zaragoza etorbideko argi publikoak moldatzeko obraren lehiaketa publikorako deialdia 2001eko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (abuztuaren 31koan) eman zen argitara, eta bertan akats bat atzeman da, hain zuzen ere, aipatu obrarako enpresaren sailkapenean. Hortaz, bada, Alkatetzaren 2001eko urriaren 25eko ebazpenaren bidez, zuzendu egin da. Honela dioen lekuan:
Enpresaren sailkapena: I taldea, 1. azpitaldea, c kategoria.
Honela behar du:
Enpresaren sailkapena: I taldea, 1. azpitaldea, d kategoria.
Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, geroago iragarriko diren egunean eta tokian.
Proiektua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Ecocopi dendan (Antso Azkarra, 20, behea, Iruña).
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena:.................; NANa: ............; helbidea: .............. (eta Iruñean, jakinarazpenetarako, honako hau: ..................); hau ordezkatuz: ............. (bere izenean ez bada ari); IFZ: ........; telefonoa: ......; faxa: ......; Iruñeko Zaragoza etorbideko argi publikoak moldatzeko obrak adjudikatu, zuzendu eta burutzeko baldintzen pleguaren, aurrekontuaren eta proiektuaren, berri izanik, hori dena osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriek diotenari hertsiki lotuz, ............... (letratan) .......... pezetaren truke eta ....... (letratan) ...... egun naturaleko epean, berme epea ...... (letratan) ...... urtekoa izanik.
(Eguna eta entitatearen sinadura eta zigilua)
Iragarkiaren kodea: A0111344