I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
300/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 15ekoa, Orkoiengo Udaleko 2.500 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 3.453 metro koadrorekin trukatzeko.
Orkoiengo Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 2.500 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail horiek 1. poligonoko 1.027. lurzatia eta 71. lurzatiaren parte bat hartzen dute, "Auzalar" izeneko parajean.
Aipatu lurzatia Ángel Lezaun Goñi jaunaren 3.453 metro koadrorekin trukatu nahi da. "El Sario" izeneko lurzati bat da, 1. poligonoko 49.a hain zuzen.
Trukatzearen xedea bide berri bat egitea da, beharrezkoa baita industrialde berriarengatik eta udalaren lehengo zabortegiaren aldea sendotu delako.
Orkoiengo Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua.cu8.Orkoiengo Udaleko 2.500 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lursail horiek 1. poligonoko 1.027. lurzatia eta 71. lurzatiaren parte bat hartzen dute, "Auzalar" izeneko parajean.
2. artikulua.cu8.Orkoiengo Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lurzati hori Ángel Lezaun Goñi jaunaren 3.453 metro koadrorekin trukatzeko. "El Sario" izeneko lurzati bat da, 1. poligonoko 49.a hain zuzen.
Trukatzearen xedea bide berri bat egitea da, beharrezkoa baita industrialde berriarengatik eta udalaren lehengo zabortegiaren aldea sendotu delako.
3. artikulua.cu8.Aipatu desafektazioaren onespena Orkoiengo Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta, gero, Jabetzaren Erregistroko inskribapenean ere agertaraziko da
4. artikulua.cu8.Orkoiengo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamabostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: a0111069