III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L T Z A
Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik
Oltza Zendeako Udalak, 2001eko urriaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 22.1. c) artikuluak esleitutako eskumenak erabiliz, behin betiko onetsi zuen Jesús Aragón Andueza jaunak eta Mercedes Sanz Izco andreak sustaturiko xehetasun azterlana, zeinaren xedea baita bolumenak transferitzea eta lerrokadurak aldatzea, 5. poligonoko 321. lurzatian, Izkuen.
Hori dena ematen da aditzera, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119.4 artikuluan aipatzen diren aginduekin bat.
Oltzan, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian. Alkatea, Miriam Berástegui.
Iragarkiaren kodea: A0111342