III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A R E S
Hasierako onespena borondatezko birzatiketaren espedienteari
Garesko Udaleko Alkatetzak, 2001eko urriaren 16ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onestea erabaki du borondatezko birzatiketaren espedientea, Promotora Constructora El Txori, S.L.k aurkeztua, Osabidea alderdiko 16.S.1 jarduketa unitatean.
Jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, ukituak daudela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen epe hori alegaziorik jaso gabe igarotzen bada, erabaki honetako hasiera onespena behin betikotzat joko dela.
Garesen, bi mila eta bateko urriaren hogeita bian. Alkatea, Eva Erro Ochoa.
Iragarkiaren kodea: A0111033