140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Laudo diktatuak.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, Snacks 3 S.L. enpresaren aurka Rafael Mazo Sanagustín jaunak (Transportes Ochoa S.A.ren izenean) sustatutako 673. erreklamazio espedienteari buruz 2001eko irailaren 4an emandako arbitraje laudoarena, idazki honen bidez aipatu legeriaren 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordeak laudo hau eman du:

2001eko irailaren 4an, Arbitraje Batzordea kide hauekin osatu zen Iruñean: batzordeburua, María Carmen Machiñena Solera andrea; batzordekideak, Administrazioaren ordezkariak, Jesús Posadas Martínez (ez zen agertu) eta María José Echeverría Marturet jaun-andreak; zamalarien ordezkari eta mahaikidea Jesús Ros Argandoña eta errepideko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkaria, Antonio Fernández Fernández jauna; 301.999 pezeta azaltzen dituen espedienteari buruzko eztabaidaren berri izateko. Arbitraje Batzorde honek bere erabakian adierazi du Rafael Mazo Sanagustín jaunak (Transportes Ochoa S.A.ren izenean) sustatu erreklamazioa zuzenbidekoa dela, eta, hortaz, Snacks 3, S.L. enpresa kondenatu du 301.999 pezeta ordaintzera.

Eta hori adierazten dizut, behar diren ondorioak izan ditzan. Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea: María Carmen Machiñena Solera, María José Echeverría Marturet, Jesús Ros Argandoña eta Antonio Fernández Fernández jaun-andreak.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.-Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: A0111241