I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen oharra.
Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Alejandro Lizarbe González jaunari abeltzaintzako araudia ustez hausteagatik irekiriko 36/2001E zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.
"EBAZPENA, 2001eko abuztuaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza idazkari nagusiak emana, Epizootien Erregelamenduaren kontrako arau-hauste bat egiteagatik Alejandro Lizarbe González jaunari zehapena ezartzen diona.
Ikusirik, Lizarrako Guardia Zibilaren Natura Babesteko Zerbitzuak 2000ko urriaren 30ean eginiko salaketaren ondorioz, Alejandro Lizarbe González jaunari 2001eko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez irekitako 36/2001E zehapen espedientea.
GERTAKARIAK
Lehena.-2000ko urriaren 30ean, NA-111 errepidean, Lakarko mugapean (Nafarroa), Alejandro Lizarbe González jaunak gidatzen zuen NA-5245-AJ matrikulako ibilgailuan 40 zerri Maeztutik Iruñera garraiatzen ari ziren. Ibilgailua, baina, ez zegoen animaliak bizirik garraiatzeko ibilgailuen Erregistroan inskribatua.
Bigarrena.-Karguen Plegua jakinarazita, salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako legezko epean.
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehena.-Gertakarien lehen atalean azaldutako gertaera arau-hauste ez hain larritzat jotzen da, maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren 1 eta 2. artikuluen eta Epizootien Erregelamenduaren 52. artikuluaren 4. lerroaldearen arabera, non ezartzen baita animaliak bizirik garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak dituzten enpresek edo jabeek tokian tokiko lurraldeko Abeltzaintza Burutzan erregistratu behar dituztela.
Bigarrena.-Maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren bidez eguneratu zen Epizootien Erregelamendu haren 52 eta 224. artikuluetan oinarrituz, arau-hauste hori 2.500etik 100.000 pezeta bitarteko isunarekin zehatuko da.
Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez, eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Alejandro Lizarbe González jaunari (72685449 NAN), Epizootien Erregelamenduaren 224. artikuluarekin bat, 15.000 pezetako isuna jartzea egindako arau- haustearengatik, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko zehapenetarako prozedurari buruzko abenduaren 9ko 369/1997 F.D.aren 12. artikuluari jarraikiz erabaki daitekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.
2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:
-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio aurkezteari uko egiten diola.
-Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.
3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazioarekiko errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. Ordainketa indarra duen aurrekontuko 71310-3910-000000 kontusailean eginen da.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.
5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hiruan.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".
Iragarkiaren kodea: A0111367