I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, prozedura sumarioaren hasierari dagokiona. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa.
"Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28.2 artikuluan arau-hauste arinetarako aurreikusita dagoen prozedura sumarioari jarraikiz, 76/2001 zehapen espedientea hasi da Rui David Da Conceiao Fernández jaunaren aurka, NAN zk.: 11.303.466, helbidea: Caparica, z.g., Almada (Portugal), 2001eko abuztuaren 16an Tafallan egindako burtziketan gertatutakoa ikusita, Foruzaingoak jarritako salaketaren ondorioz, ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 64.1 eta 84.5 artikuluetan xedatutakoaren aurkako bi arau-hauste egin zituelakoan. Arau-hauste horiek arintzat hartu dira Erregelamenduko 95.4.i) eta 95.4.e) artikuluetan eta, horren arabera, 5.000tik 50.000 pezetara eta 10.000tik 75.000ra bitarteko isuna dagokie, hurrenez hurren (aipatu Foru Dekretuaren 98.5 eta 98.4 artikuluak). Salatuari jakinarazten zaio hamar eguneko epea izanen duela egoki iruditzen zaiona alegatzeko eta, nahi izanez gero, bidezko frogak proposatzeko.
Halaber, jakinarazten zaio Purificación González Merchán andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren atalburua, izendatu dutela instruktore eta Pilar Alvarez Asiain andrea idazkari.
Salatuak funtzionario horiek errefusa ditzake, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.
Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamalauan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".
Iragarkiaren kodea: a0110684