I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
272/2001 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Juan Manuel Martínez de Morentin Barajuan jauna Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzen duena.
Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nork osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.
Azaroaren 22ko 598/1999 Foru Dekretuaren eta irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren bidez Kontseiluko kideen izenak eman ziren.
Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Estatistika Kontseiluan zuen ordezkaria aldatzea eskatu duenez, bidezko da horren ordez beste bat jartzea.
Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuko 3. artikuluak, Ekonomi eta Ogasun kontseilariari, Nafarroako Estatistika Kontseiluko lehendakaria baita, ahalmena ematen dio kideak aldatzeko, Batzordean ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta.
Horrenbestez, departamentu horretako kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren txostena ikusita,
AGINDU DUT:
1. artikulua. Carlos Hernández Hernández jauna, orain arte Toki Administrazioko Departamentuaren ordezkari Nafarroako Estatistika Kontseiluan, kontseilukide kargutik kentzea.
2. artikulua. Juan Manuel Martínez de Morentin Barajuan jauna Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea Toki Administrazioko Departamentuaren ordezkaria izan dadin.
3. artikulua. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: A0111366