140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

397/2001 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, abuztuaren 10eko 319/2001 Foru Aginduaren bidez eskola garraioko kontratuetan baimendutako luzapen batzuk deuseztatzen dituena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu deusezta daitezela 319/2001 Foru Aginduaren bidez eskola garraioko kontratuetan baimendutako luzapen batzuk.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

319/2001 Foru Aginduaren bidez eskola garraioko kontratuetan baimendutako luzapen hauek deuseztatzea:

8. barrutia

Vianako "Ricardo Campano" I.P./D.B.H.I., 2. ibilbidea: La Vianesa S.A. (taxia).

12. barrutia

Zubiriko "Xabier Zubiri" I.P., 3. ibilbidea: Arraiz Erro, Begoña (taxia).

17. barrutia

Zizur Nagusiko B.H.I., 6. ibilbidea: Servicios Auxiliares Teletaxi S.L. (taxia).

2. Abuztuaren 10eko 319/2001 Foru Agindutik (kontabilitateko 4388. espedientea) ondoko diru kopuruak kentzea: 8.720,78 euro (1.451.016 pezeta), 41620-2230- 425200 kontusailetik, eta 12.596,68 euro (2.095.912 pezeta), 2002ko gastuen aurrekontuko kontusailetik.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea enpresa interesatuei, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0111312