I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1523/2001 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Industri zuzendari nagusiak emana, Donamarian goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.
Ikusirik Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak egin duen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:
a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.
b) Instalazioa jartzeko tokia: Donamaria.
c) Instalazioaren xedea: etxebizitza berriak hornitzea.
d) Ezaugarri nagusiak: 13,2 KV-ko aireko linea, hasiera Donamariako EZra doan 11. euskarrian, 263 m, LA-56, metalezkoak eta 20 metroko tartea lur azpitik, DHZ-1/150; bukaera "Errekagorri" barneko EZn, 250 kVA, Donamarian.
e) Nongo materialak: nazionalak.
f) Aurrekontua: 2.124.890 pezeta.
Horretarako irekitako espedientean behar ziren erregelamenduzko tramiteak bete dira.
Horiek horrela, Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (99-10-25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 133. zk.) esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.
2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.
3. Instalazioa egiteko aurkezturiko proiektua onestea eta 12 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektua Donostian datatua da, 2000ko urrian, Fermín Labayen Jáuregui industri ingeniari teknikoak sinatua.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aitzina.
Ebazpen honen berri ematea Iberdrola D.E.S.A.U. enpresari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean.-Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.
Iragarkiaren kodea: a0111358