I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
307/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 29koa, Nafarroako Gobernuak emana, Pedro Muruzábal Otazu jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatzen duena.
Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusia eta tokiko kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen arabera, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntza Batzorde Nagusia da ukitutako sektore guztiek unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren programazio orokorrean modu erreal eta eraginkorrean parte hartzeko duten aholkularitza organo gorena Nafarroako Foru Komunitatean.
Aipatu Foru Legearen 6. artikuluak dio erakunde baten ordezkaritza aldatzen duten hauteskundeak egin ondotik edo haien ordezkariak berritu ondotik, talde horietako ordezkariak berretsi edo aldatu beharko direla, 5 eta 6. artikuluetan ezarritako moduan; 4. idatz-zatian, berriz, dio ezen Eskola Kontseiluan edo Hezkuntza Batzorde Nagusian posturen bat bete beharra suertatzen bada, ordezkoa 5 eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera izendatuko dela eta postua utzi zuen batzordekideari zegokion kargualdia amaitu bitarte arituko dela.
Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Pedro Muruzábal Otazu jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatzea, CONCAPA Gurasoen Federazioaren ordezkari, María Eugenia Gómez Osorio andrearen ordez, kargua utzi baitu. Azken horri, emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.
2. Ordezko kontseilukide horren izendapena ordezkatuari zegokion kargualdia amaitu bitartekoa izanen dela adieraztea.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: a0111587