III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U T E R G A
2001eko ekitaldirako aurrekontua behin betiko onetsita
Herri honetako Udalak, aurtengo abuztuaren hiruan egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurtengo ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra. Aurrekontua jendaurrean paratu zen 2001eko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 19an, iragarkia argitaratuz, eta epe horretan ez da haren aurkako alegazio, ohar edo erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen haren egitura eta zenbatekoak:
GASTUAK:
Sailkapen ekonomikoa:
1. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 2.175.000.
2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: pezetak 4.731.000.
3. kapitulua.-Finantza gastuak: 1.775.366 pezeta.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 1.471.500.
6. kapitulua.-Kapital eragiketak: pezetak 142.000.000.
7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 0 pezeta.
9. kapitulua.-Finantza-pasiboak aldatzea: 0 pezeta.
Gastuak, guztira: 152.152.866 pezeta.
DIRUSARRERAK:
1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 4.135.991 pezeta.
2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.500.000 pezeta.
3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 215.000 pezeta.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 6.384.000.
5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 1.139.000 pezeta.
7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 78.600.000.
9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: pezetak 59.178.875.
Dirusarrerak, guztira: 152.152.866 pezeta.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Utergan, bi mila eta bateko urriaren bederatzian. Alkate udalburua, Pedro María Nagore Lanas.
Iragarkiaren kodea: A0110820