III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L O Z E
Lerrokaduren azterlana. Hasierako onespena
Galozeko Udalak, aurtengo urriaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Rafael Irisarri Asenjo jaunak sustatu duen lerrokaduren azterlanari buruzko proiektua. Galozeko Udalaren hirilurren katastroko 2. poligonoko 10. lurzatiari dagokio, Uskartzen.
Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen seigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, aipatu epean bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan.
Galozen, bi mila eta bateko urriaren bederatzian. Alkate udalburua, Jesús María Eder Jiménez.
Iragarkiaren kodea: A0110795