135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

2001eko plantilla organikoko aldaketa hasiera batean onetsirik

Arguedasko Udalak 2001eko plantilla organikoko aldaketaren hasierako onespena erabaki zuen, 2001eko urriaren 11n egin osoko bilkuran.

Espediente hori Udalaren idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek edo interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arguedasen, bi mila eta bateko urriaren hamaseian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0110785