135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Zehapenen jakinarazpena

Ondotik laburtzen diren zehapen espedienteak ireki direla jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Salatua: Silvia Escriche Pola andrea (72801166). Irekitze data: RMA 01-07-7 (5/MA). Arau-haustearen arrazoia: 1432/01 espedientea, zakurra lotu gabe edukitzea, 01-07-23an. Isunaren zenbatekoa: 15.000 pezeta. Arau urratuak: 24.2 artikulua, 7/94 Foru Legea.

Salatua: Rita Pérez López andrea (33567931). Irekitze data: RMA 01-09-11 (14/MA). Arau-haustearen arrazoia: 1352/01 espedientea, bi zakur lotu gabe edukitzea, 01-06-13an. Isunaren zenbatekoa: 25.000 pezeta. Arau urratuak: 24.2 artikulua, 7/94 Foru Legea.

Salatua: Roberto Pérez Aranguren jauna (72702731). Irekitze data: RMA 01-09-4 (2/MA). Arau-haustearen arrazoia: 1367/01 espedientea, zenbait arau-hauste, 2001eko uztailaren 9 eta 11ko ikuskatzailetza akten ariora. Isunaren zenbatekoa: 50.000 pezeta. Arau urratuak: 27. artikulua, 10/90 Foru Legea; 2.2 artikulua, 1.945/83 Errege Dekretua.

Espedientatuak, hamabortz egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, alegazioak nahiz probak proposatu eta agiriak nahiz argibideak aurkezten ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea interesatuen eskura egonen dela Ingurugiro eta Osasun Alorrean, San Saturnino, 2, eta han aztertzen ahalko duela astegunetan, goizeko zortzietatik eguerdiko ordu biak arte.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0110744