III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L A Z T I
Trafikoaren Ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsirik
Olaztiko Udalak, 2001eko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea trafikoaren ordenantzako 12. artikuluaren aldaketa.
Erabakia 2001eko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, uztailaren 27an, eta 30 eguneko epean jendaurrean egonda, inork ez du alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa da hemendik aurrera. Beraz, Trafikoaren antolamendua arautzen duen ordenantzako 12. artikulua honela onetsi da:
"12. art. Aurreikusitako salbuespenak galarazi gabe, ibilgailua kentzeagatik eta udal altxatokian edukitzeagatik sortutako gastuak titularraren kontura izanen dira, eta hark ordaindu beharko ditu edo ordainketa ziurtatuko du ibilgailua berreskuratzeko baldintza gisa, bidezko diren errekurtsoak jartzeko eskubidea baztertzeke. Ibilgailuak edukitzeagatik, prezioa bost mila (5.000) pezeta izanen da hilean edo horren zatikian".
Egintza edo erabaki honen aurka ondotik zehazten diren
errekurtsoak para daitezke:
1. Hautara eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa erabakia eman duen organoari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko Sailari zuzendua bi hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik aitzina, 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan salbu, horiek Administrazio Auzitegiari zuzendu beharko baitzaizkio.
Olaztin, bi mila eta bateko urriaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0110742