135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Epaimahaiaren osaera. Aldaketa

Ergoieneko Udaleko alkatea, urriaren 8an, honako ebazpena eman zuen:

1. Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahaia honela gelditzen da:

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren ordezkariaren eta haren ordezkoaren tokian, Arbizuko Udaleko idazkaria eta hark izendatzen duen ordezkoa egonen dira.

2. Aldaketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Ergoienean, bi mila eta bateko urriaren bederatzian. Alkatea, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0110737