135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Arau-haustearen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

15 egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta bere alde egoki juzgatzen dituzten frogak proposatu ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ordaintzen ahalko dute ehuneko hogei merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Espedientea: 2001/137. Jabea: Juan Delgado Sánchez. Matrikula: NA-2173-AH. Tokia: Iruñeko etorbidea, 63, Mutiloabeiti. Eguna: 2001-09-06. Ordua: 8:30. Zenbatekoa: 15.000 pezeta. BSL: 39.2.A. ZEO: 94.2.1 D. ORD: 43.i.

Arangurenen, bi mila eta bateko urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0110732