135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Kultur eta kirol koordinatzaile lanposturako deialdia. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

199/2001 ebazpena, urriaren 8koa, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duena, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko kultur eta kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Oltza Zendeako Udaleko alkate Miriam Berastegui Del Castillok,

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzordeak 2001eko ekainaren 18an hartutako erabakiaren bidez deialdia onetsi zen, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko kultur eta kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Delako deialdia 2001eko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 6an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da, deialdiko 4.1 oinarrian xedatutakoa betez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Beraz, eta deialdian xedatutakoari jarraikiz.

Ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko kultur eta kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Delako zerrenda eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, horiek zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ALBAINA SAEZ DE VICUÑA, ALVARO

ANDA ARRUABARRENA, BETISA

ANDUEZA PEREZ, OSCAR

AREOPAGITA GRACIA, CARMEN

ARIZKUN GONZALEZ, MARIA PAZ

CASTAÑARES LARREA, JUAN CARLOS

CHIVITE NAVASCUES, FRANCISCO JAVIER

DIAZ UGARTE, ASIER

GOÑI GOÑI, ANA

GORJON SANZ, JOSE MANUEL

GOYENECHE AGUIRRE, MARIA CARMEN

JAUREGUI GANUZA, MIKEL

RECALDE SALVADOR, BLANCA

TORTAJADA FERNANDEZ, IRENE

UNZU REY, FERMIN

Baztertuak:

Deialdiko 3.3.a) oinarrian xedatutakoa ez betetzeagatik.

GALBETE MARTICORENA, ROSA.

Oltzan, bi mila eta bateko urriaren zortzian. Alkatea, Miriam Berastegui.

Iragarkiaren kodea: A0110731