III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Iruñeko III. Zabalguneko 1. eremuko "J" sektoreko lurzati bat banandu eta Nafarroako Gobernuari doan lagatzea, Gizarte Etxea egiteko
Iruñeko Udalak, 2001eko urriaren 4ko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
"2000-11-16ko osoko bilkuran hartu erabakia 2001-01-26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik jendaurrean jarri eta ez zen alegaziorik jaso. Hortaz, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 133, 124, 134, 135, 136 eta 140. artikuluei jarraikiz, ondokoa erabaki da:
1. Nafarroako Gobernuari doan lagatzea III. Zabalguneko 1. eremuko "J" sektore zaharreko 15.1 lurzatia (egungo izena: H.A.P.O.ko U.U.5/U.I.XIII). Deskripzioa: Iruñeko III. Zabalguneko lehen eremuko "J" sektoreko 15.1 lurzatia. Azalera: hiru mila zortziehun eta hogeita zazpi metro karratu. Mugak: iparraldean, Barañaingo etorbidea; ekialdean, mendebaldean eta hegoaldean, 15 zk.ko lurzatiaren gainerakoa, horretatik banandu baita.
2. Lagapen honetarako baldintza izanen da gizarte etxerako izatea, eta xede hori aldatzeko Iruñeko Udalaren baimena beharko da espreski eta idatziz.
3. Lagapen honetarako baldintza izanen da lagapen-hartzaileak ordaindu eta egitea lurzatiaren barneko urbanizazioa, eta hura burutua izatea eraikiko den gizarte etxea abian jarri aitzin.
4. Doako lagapen hau eskritura publikoan gauzatu beharko da. Hartan Nafarroako Gobernuaren onarpena jasoko da, eta Jabetza Erregistroan inskribatu beharko da. Horri guztiari dagozkion gastuak Nafarroako Gobernuaren kontura izanen dira.
5. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 140. artikuluari jarraikiz, doako lagapen honen berri ematea Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari."
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da, hautara:
-Berraztertzeko errekursoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0110729