III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O T S A G A B I A
2001eko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena
Otsagabiako Udalak 2001eko abuztuaren 3ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onesteko espedientea, ondotik argitara eman zena bai 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 14an, bai Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epea bukatu eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, laburpena ematen da argitara. Hona hemen, kapituluz kapitulu:
DIRUSARRERAK:
1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 10.500.000 pezeta.
2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 4.100.000 pezeta.
3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 18.235.000 pezeta.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 44.145.000.
5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta aprobetxamenduetakoak: 14.500.000 pezeta.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 12.111.800 pezeta.
7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 127.750.000 pezeta.
9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: pezetak 54.850.000.
Guztira: 286.191.800 pezeta.
GASTUAK:
1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 14.822.282.
2. kapitulua.-Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak: 40.111.900 pezeta.
3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 6.129.605 pezeta.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 10.880.000.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 208.250.000.
9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 5.998.013 pezeta.
Guztira: 286.191.800 pezeta.
Otsagabian, bi mila eta bateko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.
Iragarkiaren kodea: A0110724