III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Hasierako onespena VI eta XVI. unitateei eta Bideen Sistema Orokorrari buruzko plan bereziaren aldaketari
Galar Zendeako Udalak, 2001eko urriaren 4an egin bilkuran, honakoa erabaki zuen:
VI eta XVI. unitateei eta bideen sistema orokorrari buruzko plan bereziaren aldaketa, The Last Bowling, S.L.k sustatua, hasiera batez onestea.
Erabaki da hasiera batez onestea plan bereziaren aldaketa eta jendaurrean jartzea hilabeterako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, LAHri buruzko 10/1994 Foru Legearen 118.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Galarren, bi mila eta bateko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: A0110722