III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
VI eta XVI. unitateen urbanizazio proiektuaren eta bide sistema nagusiaren aldaketa hasiera batez onetsita
Galar Zendeako Udalak, 2001eko urriaren 4an egin bilkuran, honakoa erabaki zuen:
VI eta XVI. unitateen urbanizazio proiektuaren eta Cordovillako Bide Sistema Nagusiaren aldaketa, The Last Bowling, S.L.k sustatua, hasiera batez onestea.
Erabaki da hasiera batez onestea VI eta XVI. unitateen urbanizazio proiektuaren eta Cordovillako bide sistema nagusiaren aldaketa eta jendaurrean jartzea 15 egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, LAHri buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Galarren, bi mila eta bateko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Ricardo Ariz Imizcoz.
Iragarkiaren kodea: A0110721