135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

2000ko kontuak

Ergoieneko Udalak, Kontuen Batzorde Berezian eraturik, 2001eko abuztuaren 10ean egin bilkuran, 2000ko ekitaldiko kontuei adostasun txostena ematea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 242.ean ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ergoienean, bi mila eta bateko urriaren batean. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0110718