135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N A M A R I A

2001eko aurrekontua behin betiko onetsita

2001eko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 18an, Donamariako Udalaren 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsi zelako iragarkia argitaratu zen.

Jendaurreko epea erreklamazio edo alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Legearen 276. artikuluari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da 2001eko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

1.-Langileen gastuak: 7.010.000 pezeta.

2.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 11.512.000 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 9.425.240 pezeta.

6.-Inbertsio errealak: 69.234.462 pezeta.

Gastuak, guztira: 97.181.702 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 6.615.000 pezeta.

2.-Zeharkako zergak: 2.500.000 pezeta.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 1.371.922 pezeta.

4.-Transferentzia arruntak: 10.842.300 pezeta.

5.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurren aprobetxamenduak: 20.751.682 pezeta.

7.-Transferentziak, Administrazio orokorretik entitatera: 55.100.798 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 97.181.702 pezeta.

Donamarian, bi mila eta bateko urriaren hamaseian. Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: A0110717