135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A D I O S

Herrilurra desafektaturik

Udalak, 2001eko irailaren 19an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen:

Hasiera batez desafektatzea herrilurretako landalur hau: 1. poligonoko 114. lurzatia, Auritz edo Iturretako bidea alderdian, 637 metro karratukoa.

Desafektazioaren xedea da 2. poligonoan Francisco Osés Huarte jaunak duen 180. lursaileko 201 metro karraturekin trukatzea, Udaleko hilerria handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Adiosen, bi mila eta bateko urriaren hamarrean. Alkatea, Enrique Lamberto Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0110716