III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
Hasierako onespena URM-4 eta SGU-3 unitateen urbanizazio proiektuari
Tafallako Udalaren Gobernu Batzordeak, 2001eko urriaren 2an egin bilkura arruntean, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Raquel Pernaut Sanz andreak, P.B.Ereta, S.L. ordezkatuz, 2001eko ekainaren 5ean, 1798 erregistro zenbakiarekin aurkeztutako idazkia eta dokumentazioa, zeinetan eskatzen baita URM-4 eta SGU-3 unitateen urbanizazio proiektua izapidatzeko.
Udalaren zerbitzu teknikoek 2001-9-28an egindako txostena eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa aplikatzeko, erabaki da:
Lehenbizikoa.-Hasiera batez onestea URM-4 eta SGU-3 unitateen urbanizazio proiektua, P.B.Ereta, S.L.k sustatua.
Bigarrena.-Espedientea jendaurrean jartzea hamabost eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek epe horretan hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.-Hasierako onespena argitara ematea prentsan, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, baita Udalaren iragarki oholean ere.
Lauganrrena.-Erabaki hau jakinaraztea kontu- hartzailetzari, Udalaren zerbitzu teknikoei eta Aholkularitza Juridiakoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Izapidaketa hutsa denez egintza hau ez da errekurritzen ahal administrazio bidean, eta hori adierazten dizut behar diren ondorioetarako.
Tafallan, bi mila eta bateko urriaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A011075