III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I A N A
"Aurrekontua aldatzeko espedientea hasiera batez onetsia" iragarkiko akatsen zuzenketa
Akatsa antzeman baita "Aurrekontua aldatzeko espedientea hasiera batez onetsia" iragarkiaren testuan, 2001eko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 1ean argitaratu baitzen 7868. orrialdean, hirugarren zutabean, hona hemen oso-osorik eta behar bezala zuzenduta:
"Aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsirik
2001eko aurrekontuko aldaketa hauek 2001eko ekainaren 7an onetsi ziren hasiera batez, jendaurrean egon ziren, 2001eko abuztuaren 6an 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita, eta jendaurreko aldian ez da erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betikoz onetsitzat jo eta honako laburpen hau argitaratzen da:
Kontusaila: 4512-608.00. Kontzeptua: kreditu gehikuntza, San Pedroko aurriak. Zenbatekoa: 4.027.319. Finantzaketa: diruzaintzako gerakina.
Kontusaila: 432-601.03. Kontzeptua: kreditu gehikuntza, Kale eta bideetako inbertsioak. Zenbatekoa: 5.416.040. Finantzaketa: baja, 432-601.09 kontusaila deuseztatuta.
Kontusaila: 432-601.09. Kontzeptua: baja, deuseztatzeagatik, Valdearas eta S. Martin bidea. Zenbatekoa: 10.832.080. Finantzaketa: 790.00 kontzeptuan, baja, dirusarreretan: 5.416.040.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri".
Iragarkiaren kodea: a0110644