135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Alkateordearen izendapena

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, bi mila eta bateko urriaren hamarrean, honako ebazpena eman zuen:

208/2001 Ebazpena, urriaren 10ekoa, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana, Miguel Angel Unzue Ozcoidi jauna Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzordeko kide eta bigarren alkateorde izendatzen duena.

Oltza Zendeako Udaleko alkate Miriam Berastegui Del Castillok legez esleitua du Gobernu Batzordeko kideak eta Udaleko alkateordeak libreki izendatu eta kargutik kentzeko ahalmena, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Oltza Zendeako Udaleko antolaketa eta funtzionamendua dela eta, beharrezkoa da beste zinegotzi bat izendatzea, Inmaculada Del Castillo Artazcoz andrea kargugabetzearen ondorioz hutsik gelditu diren karguak bete ditzan, azken hau udal mugapetik kanpo egonen baita.

Horrenbestez, apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluei jarraituz,

Ebatzi dut:

Lehenik.-Miguel Angel Unzue Ozcoidi jauna Udal honetako Gobernu Batzordeko kide izendatzea.

Bigarren.-Miguel Angel Unzue Ozcoidi jauna Oltza Zendeako Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.

Hirugarren.-Alkateorde izendatze horrek indarra izan dezan izendatutako zinegotziak onartu egin beharko du. Izendapen hori onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik, izendatutako zinegotziak alkateari ez badio berariaz adierazten ezen ez duela izendapena onartzen. Halaber, onarpena berariazkoa izan daiteke, horixe adieraziz ebazpen honen jakinarazpenaren kopian.

Oltza Zendean, bi mila eta bateko urriaren hamarrean. Alkatea, Miriam Berastegui.

Iragarkiaren kodea: A0110642