135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Alkateordearen izendapena atzera botatzea

Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2001eko urriaren 10ean, ebazpen hau eman zuen:

207/2001 Ebazpena, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana, Inmaculada Del Castillo Artazcoz andrea Gobernu Batzordeko kide eta Oltza Zendeako Udaleko alkateorde karguetatik kentzen duena.

Oltza Zendeako Udaleko alkate Miriam Berastegui Del Castillok legez esleitua du Gobernu Batzordeko kideak eta Udaleko alkateordeak libreki izendatu eta kargutik kentzeko ahalmena, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Urtarrilaren 3ko 2/2001 Ebazpenaren bitartez, Alkatetza honek Gobernu Batzordeko kide izendatu zuen Inmaculada Del Castillo Artazcoz zinegotzia, eta urtarrilaren 3ko 3/2001 Ebazpenaren bitartez, aldiz, Udaleko bigarren alkateorde.

Oltza Zendeako Udaleko antolaketa eta funtzionamendua dela eta, beharrezkoa da Inmaculada Del Castillo Artazcoz andrea kargu horietatik kentzea, udal mugapetik kanpo egonen baita hilabetez, gutxi gorabehera.

Horrenbestez,

Ebatzi dut:

Lehenik.-Atzera botatzea Inmaculada Del Castillo Artazcoz andrearen izendapena, Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzordeko kide egiten duena.

Bigarren.-Atzera botatzea Inmaculada Del Castillo Artazcoz andrearen izendapena, Oltza Zendeako Udaleko bigarren alkateorde egiten duena.

Hirugarren.-Ebazpen hau igortzea interesatuari, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta osoko bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten den lehenengo bilkura arruntean.

Oltza Zendean, bi mila eta bateko urriaren hamarrean. Alkatea, Miriam Berastegui.

Iragarkiaren kodea: A0110641