III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A G O I T Z
Laguntza teknikoko kontratua adjudikaturik
Udalak, 2001eko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Iruñeko Carmelo Astrain, Julian Galar eta José Manuel Gutiérrez jaunei adjudikatzea Agoitzen Kultur Etxea eraikitzeko obren proiektu teknikoaren prestaketa eta zuzendaritza lanak, hamabost milioi eta hirurehun mila (15.300.000) pezetatan, BEZa barne, adjudikatu ere.
Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/98 Foru Legearen 97.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Agoitzen, bi mila eta bateko urriaren hamarrean. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.
Iragarkiaren kodea: A0110640