III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
J A U R R I E T A
Aurrekontuetako aldaketak
Jaurrietako Udalak, 2001eko irailaren 17ko bilkuran, honako erabakia hau hartu zuen, besteak beste:
Lehena.-Aurrekontuko ondoko aldaketak onestea:
-Kreditu gehikuntza: "Iragarkiak" izeneko 121-22602 kontusailean, 250.000 pezetakoa. Finantzabidea: diruzaintzako gerakina, gastu arruntetarako.
-Kreditu gehikuntza: "Eraikinen mantentze-lanak" izeneko 121-121 kontusailean, 25.000 pezetakoa. Finantzabidea: diruzaintzako gerakina, gastu arruntetarako.
-Kreditu gehikuntza: "Ekipoen mantentze-lanak" izeneko 121-216 kontusailean, 120.000 pezetakoa. Finantzabidea: diruzaintzako gerakina, gastu arruntetarako.
-Kreditu gehikuntza: "Erabilera publikoko ondasunen mantentze-lanak" izeneko 432-218 kontusailean, 400.000 pezetakoa. Finantzabidea: diruzaintzako gerakina, gastu arruntetarako.
-Kreditu berezia: "Zerga bilketa, Geserlocal" izeneko 121-22608 kontusailean, 27.779 pezetakoa. Finantzabidea: diruzaintzako gerakina, gastu arruntetarako.
-Kreditu berezia: "Himalayako espediziorako dirulaguntza" izeneko 751-480 kontusailean, 25.000 pezetakoa. Finantzabidea: diruzaintzako gerakina, gastu arruntetarako.
Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.
Jaurrietan, bi mila eta bateko urriaren lauan. Jarduneko alkate udalburua, Javier Matías Celay Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: A0110579