III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Finken normalizazioa. Behin betiko onespena
Galar Zendeako Udalak, 2001eko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Behin betikoz onestea Espartza-Galarreko 10. poligonoko 67 eta 68. finken normalizazioa, Construcciones Valentín Murolasek, Cesar Otazu Aguerri jaunak eta Ricardo San Martín Villanueva jaunak sustatua.
Gobernu Batzordeak 2001eko ekainaren 7an hartu erabakiaren bidez, Espartza-Galarreko 10. poligonoko 67 eta 68. finken normalizazioa onetsi zen hasiera batez. Ondotik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta erkidegoko egunkari batean iragarkia jarri eta jendaurrean egon zen 15 egun baliodunetan.
Erabaki hori 2001eko abuztuaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 104. zenbakian, eman zen argitara eta irailaren 6ko Diario de Navarra egunkarian.
Jendaurreko epean ez zen alegaziorik aurkeztu.
Horiek horrela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 170.2 artikulua betez, bidezko da ondoko jarduketak burutzea:
Lehena.-Behin betikoz onestea Espartza-Galarreko 10. poligonoko 67 eta 68. finken normalizazioa, Construcciones Valentín Murolasek, Cesar Otazu Aguerri jaunak eta Ricardo San Martín Villanueva jaunak sustatua.
Bigarrena.-Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Hirugarrena.-Erabakia interesatuei jakinaraztea
Getze-Galarren, bi mila eta bateko urriaren zortzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: A0110578