III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
UE-1 unitatearen mugapena. Behin betiko onespena
Galar Zendeako Udalak, 2001eko urriaren 4an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Behin betikoz onestea Cordovillako UE-1 unitatearen mugapena, José Angel Larraza Etxeberria jaunak sustatua.
Gobernu Batzordeak 2001eko ekainaren 7an hartu erabakiaren bidez, Cordovillako UE-1 unitatea mugatzeko proiektua onetsi zen hasiera batez. Ondotik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta erkidegoko egunkari batean iragarkia jarri eta jendaurrean egon zen 15 egun baliodunetan.
Erabaki hori 2001eko abuztuaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 104. zenbakian, eman zen argitara eta irailaren 6ko Diario de Navarra egunkarian.
Jendaurreko epean ez zen alegaziorik aurkeztu.
Horiek horrela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 146. artikulua betez, ondokoa erabaki da aho batez:
1. Behin betikoz onestea Cordovillako UE-1 unitatearen mugapena, José Angel Larraza Etxeberria jaunak sustatua.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Interesatuei jakinaraztea
Getze-Galarren, bi mila eta bateko urriaren zortzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: A0110577