135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

370/2001 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Uztarrozeko (Nafarroa) Santa Engrazia parrokiako organoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak txostena aurkeztu du, Uztarrozeko (Nafarroa) Santa Engrazia parrokiako organoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki dadin proposatzeko.

Ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoak, urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak, aipatu lege hori partez garatzekoak (urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak aldatuak) eta urriaren 3eko 217/1986 Foru Dekretuak, Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzekoak (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatuak) ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Uztarrozeko (Nafarroa) Santa Engrazia parrokiako organoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzea.

2. Espedientea tramitatzen jarraitzea indarrean dauden xedapenek ezarritako moduan.

3. Foru Agindu hau interesatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru Agindu honen berri ematea Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Arte Ederren eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroari, aurretiaz idatzia gera dadin, bai eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalari ere.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egoteko, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0110843