III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S I B A R
Sarrigurengo hilerria itxirik
Eguesibarko Udalak aipatu hilerriko gorpuzkinak bildu eta tokiz aldatzeko eta hilerria bera ixteko espedientea abiarazi zuen, 2001eko irailaren 27ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez.
Ehortzitakoen familiakoek beren eskubideen araberako neurriak hartu ahalko dituzte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hiru hilabeteko epean.
Argitara ematen da Hilotzen eta Hilerrien gaineko 2263/1974 Errege Dekretuaren 59. artikulua betez (Hilotzen inguruko Osasun Neurriei buruzko Erregelamendua).
Eguesen, bi mila eta bateko urriaren bostean. Alkatea, Ignacio Galipienzo.
Iragarkiaren kodea: A0110576