135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Aurrekontuko XI. aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak aurtengo ekitaldiko aurrekontuko XI. aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen, irailaren 18ko osoko bilkura berezian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluak 202. artikuluari buruz xedatzen duena betetzeko eta, orobat, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da.

Eguesen, bi mila eta bateko irailaren hogeita seian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0110575