135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO SU-ITZALTZE ETA SALBAMENDU ZERBITZURAKO PARTZUERGOA. Ediktua.

Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoburuak ekainaren 6an emandako 57/2001 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamenduko Partzuergoko suhiltzaile-kabo izateko 25 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia (101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko abuztuaren 20koa). Iragarkia.

Jesus Zazpe Garde jaunak, batetik, eta Joseba Azkona Komas eta Julián Arteaga Balerdi jaunek, bestetik, gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamenduko Partzuergoko suhiltzaile-kabo izateko 25 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesteko Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoburuak ekainaren 6an emandako 57/2001 Ebazpenaren kontra, eta Administrazio Publikoen Araubide Jurudikoei eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 112 eta 59. artikuluekin bat, interesatu guztiei jakinarazten zaie iragarki hau argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan alegazioak aurkez ditzaten.

Jarritako errekurtsoen kopiak interesatuen eskura daude suhiltzaileek Iruñeko Aralar karrikako 1ean duten parkean, eta alegazioak ere bertan aurkezten ahalko dira.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian.-Nafarroako Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoburua.

Iragarkiaren kodea: a0110857