135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

189/2001 EBAZPENA, irailaren 28koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako unibertsitateen eta beste unibertsitateen artean ikasleen trukeak egiteko laguntza. 2. mota: Espainiako unibertsitateekin trukeak egitea" Programako laguntzak eman eta ukatzen dituena, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean eman 103/2001 Ebazpenaren bidez 2001/2002 ikasturterako onetsi zen Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzen barnean.

"Espainiako unibertsitateetan ikasketak egiteko laguntza osagarriak (Seneca)" Programako laguntzak arautzen dituen deialdiko seigarren puntuan xedatutakoa betetzeko, Unibertsitate eta Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak irailaren 10ean Balorazio Batzordeak egindako proposamena, haren akta atxikirik heldu baita, ikusirik, eta unibertsitateei entzutea eman ondoren, txostena espedientean baitago, bidezkotzat jo du laguntzen programa ebaztea, aipatu deialdiak ezarritako epearen barrenean.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29an eman 255/2000 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Ondotik aipatzen diren ikasleeei laguntzak ematea:

44626689L Agote Agundez María Gizarte Lana NUP Granada Ikasturte osoa 100.000

44621270M Aguinaga Montoya Estíbaliz Gizarte Lana NUP Granada Ikasturte osoa 100.000

52446239Y Galindo Jarauta Natalia Soziologia NUP Granada Ikasturte osoa 100.000

72695886Q Garayoa Salamanca Nerea Erizaintza NUP Las Palmas (Kan. Hand.) Sei hilabete 67.000

72705459K Giménez García Alicia Publizit. eta jendarteko harr. Naf. Uniberts. Ramón Llull Sei hilabete 67.000

72689178R Gota Vega Montxo Gizarte Lana NUP Granada Ikasturte osoa 100.000

72695215N Mariscal Arlabán Asier Ekonomia NUP Pompeu Fabra Ikasturte osoa 100.000

72682820Z Orcaray Echeverría Luis Nekazaritzako Ingeniaritza NUP Córdoba Ikasturte osoa 100.000

72684748X Pérez Zabalza Teresa Nekazaritzako Ingeniaritza NUP Córdoba Ikasturte osoa 100.000

2.-Laguntzek, guztira, 834.000 pezeta egiten dute, eta egungo gastuen aurrekontuko "Espainiako unibertsitateekiko trukaketak: Seneca" izeneko 43100-441000-4800-422402 kontusailaren bizkar finantzatuko da.

3.-Ebazpen honen 1. puntuan zehazten diren onuradunei ordaintzea. Ordainketa hori aurrerakin gisa egiten da.

4.-Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpen egunetik hasita hilabeteko epearen barrenean.

5.-Deialdian ezarritakoari jarraikiz, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzakoan argitara dadila agintzea.

6.-Ebazpen hau ondoko hauei igortzea: Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Nafarroako Unibertsitateetan programaren arduradunei, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari, Goi Mailako Ikasketen Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketari Laguntzeko Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesatuei banan-banan jakinaraztea laguntza eman zaiela.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hogeita zortzian.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: A0110647