135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

2408/2001 EBAZPENA, urriaren 11koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Valtierrako ureztalurrak gaurkotzeak ingurumenean ekar dezakeen Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzea xedatzen duena. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua da sustatzaile.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, 2001eko irailaren 27an, Valtierrako ureztalurrak gaurkotzeak ingurumenean ekar dezakeen eraginaren azterlana aurkeztu du, baita ureztalur horien bidegarritasunaren gaineko azterlanaren agiri teknikoa ere, izapidatua izateko, lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 6. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Ikusirik, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuaren txostena, agiri guztiak daudela adierazi eta ingurumenaren gaineko eragin nabarmenenak aztertu, neurri zuzentzaileak proposatu eta Ingurumenaren Zainketako Programa biltzen duena.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluarekin bat eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29an emandako 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Valtierrako ureztalurrak gaurkotzekoak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatuak, ingurumenean ekar dezakeen eraginaren azterlana baita ureztalur horien bidegarritasunaren gaineko azterlanaren agiri teknikoa ere, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 7. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Hortaz, espedientea interesatuen eskura izanen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegiaren kalea, 1-1.a, Iruña) eta Valtierrako Herriko Etxean, jendea hartzeko orduetan, aztertu eta epe horren barruan egoki iruditzen zaizkien idatzizko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Valtierrako Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaikan-Ingurumen zuzendari nagusia, Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0110837