135. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1176/2001 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Allin Ibarreko Udal Plana Amillaoko 8. poligonoko 57. lurzatian aldatzeko espedientea, Evangelismo en Acción izeneko elkarteak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Allin Ibarreko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dezaten. Amillaoko 8. poligonoko 57. lurzatiaren sailkapena aldatu nahi da, oihanetako lurzoru urbanizaezinetik lurzoru urbanizaezin orokorrera, egun dauden eta Udal Planean aurreikusiak diren azpiegituren ekialdeko zatia ukitu gabe.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Allin Ibarreko Udal Plana Amillaoko 8. poligonoko 57. lurzatian aldatzeko espedientea, Evangelismo en Acción izeneko elkarteak S.L.k sustatua.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Allin Ibarreko Udalari, Amillaoko Kontzejuari eta Evangelismo en Acción izeneko elkarteari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hiruan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0110428