I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
845/2001 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Foru Komunitateko errepide sarearen zainketa eta ustiapenaren kudeaketa aurreraturako kontrol integratuko zentroaren eta haren menpeko sistema eta instalazioen ustiapena eta mantentzea, Nafarroako Gobernuko tunel, argiteria publikoa eta zirkulazio-argien zainketa eta mantentzea barne" izeneko lanak esleitzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluak xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da irailaren 25eko 845/2001 Foru Aginduaren bidez ondoko kontratua esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.
-Esleitzeko modua: lehiaketa.
-Esleipenaren prezioa: 570.000.000 pezeta (3.425.768,99 euro).
-Egiteko epea: 3 urte.
-Esleipen hartzailea: Sociedad Ibérica de Construcciones Eléctricas, S.A.
Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hogeita bostean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: A0110305